Eleketa, Xiberoako ahozko oroimenak

Eleketa, Xiberoako ahozko oroimenak
Johañe Etchebarne artzaina (1933-2016). Eleketa bilketaren karietara grabatua izan zen Zuberoan (argazkia: CC-BY-SA-NC eke.eus)

Euskal kultur erakundeak ekoiztu erakusketa multimedia eta interaktibo honetan (ukipen-pantailez eta telebistez osaturik) Zuberoako 65 lekukok beren bizipenak eta oroimenak aipatzen dizkigute.

France 3 Euskal Herriko erreportajea (2023-10-06)

Gai nagusiak

Mauleko mediatekan

  • Zuberoako artzaingoa eta laborantza 1930etik gaur arte (laborantza mendian eta zelaian, artzaingoa, lanbide osagarriak, 1970-1980 urteetako garapena, Jean Pitrau-ren inguruko engaiamenduak…)
  • Zuberoako gizartea eta ekonomia XX. mendean (espartingintza eta zapatagintza, jendarteko harremanak, gerlak, erbestea, euskara eta kultura… )

Mauleko Ondarearen etxean

  • Zuberoako pastorala eta maskaradak (Zerk egiten du pastorala?, pastorala idatzi eta eman, pastorala muntatü, maskarada, ihauteetako errituala, maskarada, erritual estetikoa…)

Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak izanen direla erakusketan. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatzen ahalko dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.

Maite Barnetche kazetariak (1941-1986) telebista publikoarendako "Euskal Herria orai eta gero" lema pean Xiberoan egin hainbat erreportaje bilduak dira ere erakusketan. 

Bestalde, horien denen osagarri, erakusketan jorratu hainbat gairekin zerikusia duten Baionako euskal museoko ehun bildumetako zonbait objektu eta jantzi ikusten ahalko dira karia hortara, partaidetza berezi baten baitan. "Haritik harira" erakusketatik datoz.

"Eleketa, Xiberoako ahozko oroimenak" - Zonbait zenbaki

  • 65 lekuko (ikus zerrenda - PDF)
  • 24 erreportaje tematiko
  • 108 bideo-pasarte
  • 12 oren lekukotasun azpitituluekin
  • orotara 15 oren bideo (lekukotasunak eta artxiboak)

Pirinio Atlantikoetako departamenduaren Artxibotegiaren partaidetzarekin ekoiztu erakusketa.

Xehetasunak

Ordutegiak

  • Mediateka: asteartea: 14:00-18:00, asteazkena : 10:00-12:30 / 14:00-18:00, osteguna: 14:00-18:00, ostirala: 14:00-18:00, larunbata : 10:00-12:30 / 14:00-17:00
  • Ondarearen etxea: astelehenetik ostiralera: 9:00 - 12:30 / 14:00 - 17:30 - Larunbata: 9:00-12:30

Edukiak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.