Eneko Bidegain - "Hegal egiten" liburuaren aurkezpena
Eneko Bidegainek Hegal Egiten (Elkar argitaletxea) liburuaren aurkezpena eginen du, Matilda Legardinier-en laguntzarekin.
Euskal historia hurbileko gertakari gogoangarrienetako bat ahanzturatik atera duen eleberria da hau: 1986ko abenduaren 13an, Iparretarrakeko bi presok Paueko presondegitik ihes egin zutenekoa. Baina Hegal Egiten ez da ihesaldi baten kronika soilik. Maddi Hegiren urratsei jarraituz, kartzelako bizimodua, emakumeek euskal gatazka politikoan izan duten tokia, Frantziarekiko tentsio politikoa, presio poliziala eta para-poliziala, garaiko giro soziala edota belaunaldi arteko ezin ulertuak kontatzen dizkigu.
Xehetasunak
- Hendaiako Herriko Etxeak antolaturik
- Euskararen hilabetearen karietara
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.