Eneko Bidegain "Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria"
Euskal Herriaren zati handi batek ez zuen parte hartu 1914ko Gerla Handian, Espainiaren jarrera neutroaren ondorioz, nahiz eta Europa gerran egoteari esker zenbait eskualde aberastu ziren. Aldiz, Ipar Euskal Herriko 49 urtez behereko gizon guztiek joan behar izan zuten gerrara. Denak ez ziren joan ordea, milaka intsumitu eta desertoreak izan zirelako. Joan zirenen artetik, milaka lagun hil ziren, gudu lazgarrietan, lau urte baino gehiago baldintza ezinago gogorretan egon ondoan. Gertakari erdiragarri hura izan zen Frantzia nazio gisa eraikitzeko prozesuaren azken urratsa, eta sekulako eragina izan zuen Ipar Euskal Herriko euskaldunek beren burua frantses sentitzean, frantsesik ia batere ez bazekiten ere. Hilen oroitzapenak eta gerlari ohien goraipatze sariek balio izan zuten, ondoko urteetan, frantses sentimendu hori are gehiago errotzeko.
Xehetasunak
Iparraldea bertan ! zikloaren karietara
Koldo Mitxelena Kulturunea : (0034) 943 112 760
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.