Euskadiko Orkestra + Kalakan

- Kalakan: Jamixel Bereau, Xan Errotabehere, Bixente Etchegaray, kantua, perkusioak — & Euskadiko Orkestra
- Zuzendaritza: Juanjo Ocón
- Kanten moldaketa: Jagoba Astiazaran
Udazkenean, Kalakan euskal kantari eta perkusio joile hirukote famatuak eta Euskadiko Orkestrak, elkarrekin, disko bat argitaratu eta Euskal Herrian kontzertu batzuk emanen dituzte, Gasteiz, Donostia, Bilbo, Iruñea eta Donibane Lohizunen.
Proiektu berri honetan, Kalakan eta Euskadiko Orkestrak beren sentsibilitate eta helburuak bateratzen dituzte, eta euskal folklorea berritzearen aldeko sorkuntza eder eta aberatsa eskaintzen dute.
Karia horretara, Jagoba Astiazaran musikagileak orkestra-hizkuntzara ekarri ditu Kalakanen zenbait kantu, Xalbador bertsolariaren hitzak edo Mikel Laboaren eta Joxean Artzeren Txoria Txori abestiaren bertsio guziz berria. Juanjo Ocónen zuzendaritzapean, Kalakanek erabiltzen dituen euskal instrumentu tradizionalak dohain handiarekin uztartzen dira orkestrako beste musika tresnekin. Hala, obra berezi, indartsu eta emozioz betea sortu dute.
Xehetasunak
Txarteldegia: billetteriescenenationale.fr
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)