Euskal literatura klasikoa, bizirik dagoen ondarea?

Euskal literatura klasikoa, bizirik dagoen ondarea?
CC-BY-SA eke.eus - Jakes Larre

Gauza jakina da euskal idazle klasikoak, oro har, ezezagunak direla gure gizartean. Eskolan gutti ikasi edo ikasi gabe egonik, omen edo balioztatze eskasagatik agian, jakitate hori gure kulturan errotu gabe dago.

Sarako idazleen Biltzarraren karietara antolatu egun profesionalak bi xede ditu:

  • alde batetik, parte-hartzaileei parada ematea euskal idazle enblematiko horien hurbiltzeko, molde jakingarri eta didaktikoan.
  • bestalde, kezka sozial honi (euskal ondare literarioaren jakingabezia) gogoeta eta esperientzia trukatze gune bat eskaintzea.

Mintzaldi, tailer, mahai inguru, …  egunaren egitaraua sarean da

Xehetasunak

  • Euskal kultur erakundeak, Bilketa sareak, Sarako Biltzarrak eta Biblio64 Departamenduko liburutegiak antolaturik
  • Sarako idazleen Biltzarraren karietara
  • Egun hortan parte hartzeko, Biblio64-ari idatzi, stephanie.medrano@le64.fr helbidean izena emanez
  • Egitaraua (PDF)

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.