Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

"Ez dok Amairu" eta dantza

"Ez dok Amairu" eta dantza

Oier Araolaza-ren mintzaldia Ez dok Amairuk dantza tradizionalari eman zion lekuaz.

  • Oier Araolaza
  • Marian Arregi
  • Mikel Urbeltz (eskusoinua)

Ez Dok Amairuk musika alorrean ekindako bidearen parekoa egin zuen dantzaren alorrean Argia dantzari taldeak. Hain zuzen ere, bateratsu hasi eta ibili ziren musikari eta dantzariak lehen urteotan, eta elkarren arteko kolaborazioak ohikoak izan ziren. Adibidez, besteak beste Trio Kemen-ekin, Xabier Leterekin eta Benito Lertxundirekin aritu zen Maria Angeles Arregi dantzari eta musikaria, eta Arregi bera Argia taldeko zuzendaritzan aritu zen 1965tik aurrera Juan Antonio Urbeltz-ekin elkarlanean. Ez dok Amairu eta dantzaren artean izan ziren loturak eta horien ekarpenak aipatuak izanen dira.

Xehetasunak

Biarritz Culture-k antolatu Bi Harriz Lau Xori festibalaren karietara eta Biarritzeko Euskara Zerbitzuak eta Mediatekak, EHko Unibertsitateko M. Laboa Katedrak eta Euskal kultur erakundeak antolaturik, Ikimilikiliklik erakusketaren karietara

Tfnoa : 05.59.22.28.86

Ikimilikiliklik erakusketa

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)