Gau Beltza Ospitalean

Gau Beltza Ospitalean
Irudia: Jorge Guerrero (Pixabay)

Gau Beltzaren karietara, udazkenetik negurako igarobidea ospatzen duen aspaldiko euskal ohituraren harira, Ospitaleak gaualdi berezia antolatu du Dirdiraren Dardara erakusketaren bihotzean. Euskal sinesmenekin eta mitologiarekin lotutako aspaldiko ospakizun honek bizidunen eta hildakoen munduen arteko lotura sinbolizatzen du, gauak egunak baino luzeago bihurtzen diren garaian.

Gau batez, bisitariak erakusketa beste modu batean bizitzera gomitatuak izanen dira: argiak itzalita, zuziak eskuan, kontakizunek eta agerpenek erakusketako ibilbidea girotuko dute.

Ibilbidearen helburua bisitariei sentiaraztea da zer-nolako emozioak eragin zitzaketen garai batean euskal mitologiako pertsonaiekin izandako topaketek.

 Egitaraua

  • 18:00-18:15: makillatzea eta mozorroak
  • 18:15: argiak itzali eta ibilbidea hasi
  • 18:15-19:00: zuziekin egindako bisita murgiltzailea erakusketan barna, euskal mitologian inspiratutako kontakizun, emanaldi eta topaketekin (lamiak, Herio, Harpeko Saindua, hartza…).
  • 19:00-19:30 : mozorro-desfilea Ospitalean eta Irisarriko karriketan barna. Ikararen, irudimenaren eta kultura-ondarearen artean, familia guziarendako esperientzia honek Gau Beltza beste modu batean ezagutzeko eta Euskal Herriko kontakizun eta sinesmenen unibertso liluragarrian murgiltzeko parada eskaintzen du.

Xehetasunak

Tfnoa: 05 59 37 97 20

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.