Gau Beltza Hendaian

Gau Beltza urriaren 31n ospatzen den euskal tradizio zaharra da, udazkenetik negurako trantsizioa markatzen duena eta hildakoak ohoratzen dituena. Besta hori, Euskal Herrian Halloween ospatzen hasi baino lehenagokoa, XX. mendearen erdialdera arte hedatua zen.

Euskal Herriko herri batzuetan haur eta gazteek mozorroak janzten zituzten, kalabazak eta arbiak hustu eta argiztatu, eta etxez etxe kantuan ibiltzen ziren. Beste batzuetan, ordea, ilunpean ezkutatzen ziren, jantzi beldurgarriekin, pasatzen zirenak izutzeko.

Badu urte batzuk Udalak tradizio hori berpiztu duela, hainbat jarduera antolatuz: gaueko desfileak, dantza eta musika ikuskizunak eta tokiko mitologian inspiratutako ipuinak. Parte hartzaileak, arropa ilunez jantzirik, giro misteriotsu eta zoragarrian murgiltzen dira, aitzineko ospakizun horren sustrai kulturalei berriz helduz.

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.