Hizkuntzarekiko harremanaren balioa. Euskara, okzitaniera eta haratago

Lurralde batek bere hizkuntzekin duen harremana, hor bizi diren pertsonek egiten dute. Euskal Herrian, Okzitanian, Bretainian, Alsazian, eta beste lurralde frangotan, jendeak nahi eta jakin izan du, denboran zehar, bere hizkuntza erabiltzen. FrancophoNéAk, Euskal kultur erakundeak, Bordeleko Montaigne Unibertsitateak (euskal etnopoloaren baitan), Calandreta de la Dauna-k antolatu egun honek hizkuntzarekiko lotura galdezkatuko du, hiru eremu aztertuz: norberaren sentipen intimoa, hizkuntzaren ingurune sozial, ekonomiko eta ekologikoa, eta azkenik, eskolaren eta instituzioen esparrua. Hiru dimentsio hauek barnatuko dira hitzaldi baten eta bi mahai-inguruen bidez. Josu Martinez-en « Anti » labur metraiarekin (2019), ondotik Bizkarsoro filman integratua izan dena (Gastibeltza filmak, 2023), abiatuko da eguna.
Ikerketa egun hau Pessac-en iraganen da, CLEFF anfiteatroan (CLE041 - Amphi). Distantzialean segitzeko aukera badago eta izena eman ondotik, zoom lotura ukanen duzu.
Egitaraua:
9:30: Harrera
10:00: Instituzioen sar-hitza
10:15: Harrera: Giovanni Agresti, Argia Olçomendi, Katixa Dolharé Çaldumbide, Benoît Dupin
10:30: Josu Martinez-en Anti (2019) film laburraren proiekzioa, Bizkarsoro filmaren zatia (2023, Gastibeltza filmak)
10:50-11:45: Hitzaldia
Rozenn Milin,soziologian doktorea, Rennes 2 unibertsitatea,
"Frantsesaren inposaketa eskolan: Bretainia, Senegala eta beste"
Ikusmolde trukadan: Lorea Duhalde, euskal ikasketetan doktoregaia, Bordeaux Montaigne Unibertsitatea,
Moderatzailea: Terexa Lekumberri, etnologoa, euskal etnopoloaren arduraduna,
11:45: Atsedena
12:00-13:30: I. Mahain ingurua - Hizkuntzarekiko harremana jendartean, ekonomian eta ekologian
Alain Alcouffe, ekonomista, Toulouse Capitole Unibertsitatea (distantzialean),
Xan Aire, Plazararen ko-sortzailea, formatzailea eta hizkuntza lankidetza karguduna,
Eneko Bidegain, Ikus-Entzunezko Komunikazioko irakasle eta ikerlaria, Mondragon Unibertsitatea,
Fabrice Bernissan, erromantze hizkuntzalaritzan doktorea, Nosauts de Bigòrra – Radio País,
Moderatzailea: Giovanni Agresti, Hizkuntza zientzietan unibertsitateko irakaslea, Bordeaux Montaigne Unibertsitatea,
13:30 | Bazkaria
14:30-15:45 | II. Mahain ingurua – Hizkuntzarekiko harremana, hizkuntz antolaketa. Eskola eta instituzioak.
Marie-Gabrielle Saint-Jean, euskal ikasketetan doktoregaia, Bordeaux Montaigne Unibertsitatea,
Marie-Anne Chateaureynaud, hizkuntzen eta kulturen didaktikan irakaslea, Bordeaux Montaigne Unibertsitatea,
Marie Sarraute, Hizkuntza zientzietan doktoregaia, Bordeaux Montaigne Unibertsitatea,
Moderatzailea: Argia Olçomendy, irakaslea euskal ikasketetan, Bordeaux Montaigne Unibertsitatea,
15:45 | Ondorioak
Xehetasunak
- Egunaren egitaraua
- Euskal Etnopoloaren "Hizkuntzak eta jendarteak" ikerketaren ardatza kari.
- Distantzialean segitzeko lotura ukateko, galdetegia bete
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- Harremana: Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84
- Helbidea: Bordeaux-Montaigne Unibertsitatea - Domaune Universitaire - F33607 Pessac Cedex
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)