"Itsasoaren hortzak" erakusketa

Itsasoaren hortzak, ziztadak txikiak, begirada zatikatu eta sedimentarioak
Barbara Ryckewaertek eratu zuen Itsasbazterreko zaindariak erakusketaren segida da, Abbadiako Eremuko NEKaTOENEan egin bitartekaritza egonaldiaren ondorioz 2015eko otsailean Hendaiako Mendi Zolan kuturgunean aurkeztu zuena.
Egonaldi honek duen berezitasuna artista sortzaile/bitartekari egoeran ematean datza. Bere eginmoldea, galdeketa eta arte egitasmoa publiko ezberdinekin partekatuz. Beraz, Barbara Ryckewaert argazkilari/bideolariak bere lana partekatu du eta tailerrak eskaini zituen bere egonaldiaren lehen zatian: Biarritzeko Plan Cousut Erakunde Mediku-Hezitzaileko ikasle talde batekin eta Hendaiako Trait d'Union elkartearekin.
Lehen denboraldi horretan bi proiektu gauzatu ziren, emaitzak Mendi Zolan kulturgunean erakutsi zirenak. Bigarren zikloan, Plan Cousut institutuko ikasleekin lana bukatzeko aukera izan da, Biarritzen bertan erakusketa bat antolatuz. Bestalde helduei irekitako tailer bat ireki da, « arte eta zientzia » bost saio proposatuz.
Itsasoaren hortzak – ziztadak txikiak, begirada zatikatu eta sedimentarioak erakusketarekin, Barbara Ryckewaert artistak mediatekak dituen espazio guziak erabiltzen ditu bere egonaldiaren bigarren zatiaren emaitzekin, bai eta aurretik egin artelan batzuekin ere.
Estreinaldia uztailaren 15ean iraganen da, 11:00etan, artistaren presentziarekin.
Xehetasunak
Antolaketa : Itsasbazterreko CPIEk, Abbadiako Eremuko NEKaTOENEan antolatu egonaldien esparruan, Txinbadia 14/15 proiektu europarraren barnean, Hendaiako Herriko Etxea, Itsasbazterreko Kontserbatorioa eta Akitania eskualdeko laguntzarekin
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)