Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

Itsasturiak

Itsasturiak

Oren pare batez, euskal itsasturien eta Donibane Lohizune-Ziburuko portuko bizia gurea egitea. Hau da hain zuzen"Itsasturiak" izeneko multimedia erakusketak proposatzen duena itsas munduari behako berri bat eskainiz, haren historia kondatuz, eta nolaz ez haren erronkak gogoetan ezarriz. Euskal kultur erakundeak ekoiztu du erakusketa, Kontseilu orokorraren partaidetzarekin.

Hiru hizkuntzatan - euskaraz, frantsesez eta gazteleraz - portuaren eta arrantzaren gora-beherak ezagutu dituzten jendeen lekukotasunetan oinarritzen da lehen-lehenik. Lekukotasun horiek Euskal kultur erakundeak bildu zituen 2010. urtean, bideo-elkarrizketa modura, bere "Eleketa" ahozko memoriaren bilketa kari (Pirinio Atlantikoetako kontseilu orokorra ekimen honen obragintzalaria zelarik).

Erakutsiak diren dokumentu ezberdinak norberaren erritmoan gozatzekoak dira. Izan ere lekukoek utzitako argazkiak edo berdin tokian-tokiko arrantzari buruzko bideo-dokumentalak aplikazio elkarreragile batzuen bidez kontsultagarri dira.

Bestalde erakusketan ikusgai diren itsasturien lekukotasunak eta beraien biografiak sarean kontsultagarri dira ere www.itsasturiak.com webgunean.

Aipatzekoa da erakusketaren bisita gidatuak antolatuak direla irailaren 14an bai eta mintzaldiak Jean-François Larralde-rekin 19an, eta Andoni Etxarri-rekin 24 eta 26an.

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)