Itzuli konpainia "Oihana"

Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin eta Argia bere amatxirekin, bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardia eta kuriositate handiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da, eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera: sorginak. Oihanak, dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioari eta identitatearen eraikuntzari buruz hitzegiten digu. Gai unibertsalak izanki, publiko zabal batengana iritsi nahi du, eta 10 urtez goitiko pertsona guziei gomendatua dago.
- Taula zuzendaritza: Maryse Urruty
- Antzezle-dantzariak: Barbara Rivas, Joana Olasagasti, Arantxa Hirigoyen
- Eszenografia: Frans Dussourd
- Musika: Paulo Olaz
Denentzat 10 urtetik goiti
Xehetasunak
Hendaiako Kultura saila: 05 59 48 30 49 / www.hendaye-culture.fr
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)