Izan ginen, bagara eta izango gara
Euskal Diasporaren Eguna 2026
Euskal diasporaren memoria, erbestea eta historia eszenatoki gainean biziarazten dituen antzezlan-sorkuntza. "Izan ginen, bagara eta izango gara" José Antonio Agirre lehendakariaren bizian eta erbestean inspiratutako eszena-bidaia da. Gernikatik New Yorkera, Berlinetik igaroz, haren ihesaldia eta erbestean egindako ibilbidea dira kontakizun honen hari nagusia. Antzerkiaren, musikaren, irudien eta memoria historikoaren bidez, ikuskizunak 1936an lehen Eusko Jaurlaritza sortu zenetik gaur egunera arteko historia zeharkatzera gonbidatzen gaitu: gerla, erbestea, milaka Euskaldunek beren jaioterritik urrun berreraiki behar izan zituzten biziak eta munduan zehar sortu ziren euskal komunitateak. Agirreren historiatik abiatuta, antzezlanak memoriaren eta diasporaren arteko lotura aztertzen du, baita belaunaldiz belaunaldi transmititzen den nortasun eta kidetasun sentimendua ere. Iraganari begiratzea, nor garen ulertzeko eta etorkizunera begira aitzina joateko.
Xehetasunak
Tfnoa: 05 40 39 60 87
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.