Kaka
Euskal kulturaren oholtzan, kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du ? Noiztik dago hor ? Zer irudikatzen du ? Eta orain, zer egin kaka honekin ? Noren ardura da ? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea ? Garbitzea ? Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita… Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz ? Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da KAKA
Interpreteak: Mikel Laskurain, Ainhoa Aierbe, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala. Ekoizpena, zuzendaritza: Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala. Testua: Kepa Errasti, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala. Eszena zuzendaritza: Espe Lopez. Eszenografia, jantziak: Ikerne Gimenez. Argi diseinua eta teknika: Imanol Garcia. Musika eta hitzak: Liki Likatsu, Leka Records. Kartela, promozio argazkiak: Holy Fire Studio. Eszena argazkiak: Iker Gozategi.
- Iraupena: 75 min
- Gazte eta helduendako
Xehetasunak
- AEK-k antolaturik
- Korrika kulturalaren karietara
- Tokiak atxikitzeko: iparraldea@korrika.eus
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)