"Kalebo" - Elgar Oinka dantza taldea
Elgar Oinkak sorkuntza berri bat aurkezten du : euskal dantzaren sustraietatik abiatzen den erritu garaikide bat. 13 dantzarik, Ihintza Irungaray koreografoak eta AKTs musikariak, elkarrekin sortutako obra batean, tradizioa eta gaur egungo sorkuntza, norbanakoa eta kolektiboa, gizakia eta natura elkarren artean jartzen dituzte harremanetan.
Erleen erlauntzaren mugimendutik, euskal dantzaren lerro, karratu eta zirkuluetatik eta gorputzen arteko elkarrizketatik abiatuta, energiaz, musikaz eta mugimenduz betetako bidaia proposatzen dizuegu.
Zatozte erritu honen parte izatera, eta bizi ezazu dantzaren eta musikaren arteko topaketa berezi hau.
Xehetasunak
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.