Kantu topaketa
Konzertu partekatu bat izanen da Buhaminak taldeak gomitatu ditu La Bande originale koruko kantariak konzertu partekatu batendako. Trukaketa bat izanen da, iragan urtean Buhaminak taldea izan zen heien gomita Castetis-eko elizan.
La Bande originale koru mistoa 2021eko irailean sortu zen, Stephane Rey zuzendariaren gidaritzapean. Belaunaldi guzietako taldea da, bere izenak dioen bezala. Talde original honek 5 urte daramatza elkarrekin kantatzen, giro ireki eta dinamikoan. Bizi den tokian, Ortheze aldean, talde hau oso inplikatua da, lekuko konzertuetan parte hartuz. 38 kide ditu eta urtero kantari berriak hartzen ditu. Errepertorioan entzuten ahal dira klasikoetatik hartu kantuak , bai ta ere zinema-musikak. Aurten 5. urtemugaren ospatzeko, antzerki eta dantza taldeekin batera elkarlanean Petit prince komedia musikal bat eraikiko dute.
Buhaminak taldea sortu da orain duela laster 25 urte, 5 xuberotar kantariei esker. 16 urtez Sophie Larrandabururen gidaritzapean izan ondotik, Maialen Errotabeherek hartu zuen segida. Orain Manon Irrigoyenek du zuzentzen. Ipar Euskal Herriko 3 probintzietatik elkartzen diren emazteez osatua da. Euskal kantuak kantatzen ditu, kantu zahar edo berriak, sorkuntzaz haratago, herri ezberdinetako eta mundu zabaleko kantuak heien egiten dituzte, batzuk biziki urrunetakoak izanki (Hego Afrika, Brazil,Argentina..) Kantariek partekatzen dute kantuaren maitasuna, konzertu denboran zein ondotik, erakutsiz heien atxikimendua euskal kulturari, euskarari, eta kantagintzari. Buhaminak izena, heien herrietako buhamer pentsatuz hautatu zuten. Hitz joko bat da ere, buhamia eta mina hitzekin « Buha-mina »;azaleraziz heien izaera eta nortasuna. Kantarien nahia da publikoarekin mementu goxo baten partekatzea , umore onez, kantuz, eta giro koloretsu baten sortzeko asmoarekin.
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)