Karibea- Euskal Herria / Artistak lurraldeetan

Karibea- Euskal Herria / Artistak lurraldeetan

Biarritzeko Maitaldia dantza festibalaren karietara, « Karibea- Euskal Herria / Artistak lurraldeetan » izeneko focus bat izanen da, datorren irailaren 10etik 13a arte iraganen dena, Euskal kultur erakundearen, Frantziako Dantzaren Zentro Nazionalaren eta Kultura nahiz Itsasoz haraindiko departamendu eta lurraldeetako Ministeritzen partaidetzarekin.

4 egunez, topaketa profesionalak, ikusgarriak, eszena irekiak, erakusketak eta dokumentalak proposatuak izanen dira, diagnostikoak, gaitasunak, proiektuak eta gomendioak trukatu eta partekatzeko «Euskal eta Kreole errepertorioak zaindu eta bultzatu, gaur egungo erronkak eta problematikak» gai amankomunaren inguruan, bai eta sorkuntza, transmizioa, ikerketa eta mugikortasuna gogoeta ardatzen inguruan.
Aitzinekoak bezala, edizio hau munduei, partekatzeei eta aurkikuntzei irekia izanen da!

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.