Kultura Euskaraz #1
Tomiris eta Kutxetan Ibilki ikusgarriak
Kultura Euskaraz euskarazko sorkuntza ohoratzen duen hitzordu zikloa da. Urtean zenbait aldiz, Pirinioetako bi aldeetako konpainiek Xalbadorren hizkuntzan sortutako ikuskizunak aurkezten dituzte, adin guzietako jendeentzat antolatzen diren arratsalde edo arratseko emanaldien karietara. Betiere, gertakariaren helburua da obrak lurraldean zabaltzea eta ikusleak beren etxetik ahal bezain hurbil kausitzea.
Kultura Euskaraz ABIAN! eta beste kultur hitzordu gehienak bezala– hitzordu nomada da. Edizio bakoitza herri berri batean antolatzen da, herriko hautetsien eta elkarteen laguntzarekin. Hitzorduarekin batera, lurraldeko euskarazko sorkuntzaren gaiari buruzko hausnarketa eginen da, AXUT! konpainiarekin. Hala, ikuskizun ziklo bat eskaintzeaz gain, kultur denboraldian, formakuntzak, topaketak eta tailerrak antola daitezke ere....
Xehetasunak
Tokiak atxikitzeko: 06 85 90 63 36
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.