LABOA. Lekeitiotik hegan
Musika garaikidea, kanta eta arte bisualak, Ensemble Kuraia, Maddi Oihenart eta Elektrart-ekin
Bidegurutzean arte bisualak, musika garaikidea eta kantua. Hiru arte diziplina horiek batuko dira Laboaren esperimentazioaren bidean. Mikel Laboak sormenaren norabideak urratu zituen unibertso propio bat eratuz. Esperimentazio horri Lekeitio deitu zion. Mikel Laboa euskal musika garaikidearen berritzailea berrinterpretatzeko irrikatik abiatzen da proiektua. Duela hamarkada luze utzi gintuen sortzaile berritzaile honek arrasto ezabaezina utzi du. Proiektu honen bidez, haren sorkuntza esperimentala berreskuratu eta diziplina anitzeko zuzeneko ikuskizun bihurtu dugu. Musika garaikideak, arte bisualak eta kantuak elkartzen dituen sorkuntza, Laboari buruzko begirada berri bat eskaintzen duen bidegurutzea.
Kontzertua Kuraia Musika Garaikideko XXVIII. Topaketarekin elkarlanean sortu da.
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin
- Loraldia festibalaren karietara
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.