Libertatea

Libertatea
Libertatea © Lur Olaizola Lizarralde

Film emanaldia eta topaketa-solasaldia Lur Olaizola film egilearekin

Euskaraz, bat bateko itzulpenarekin frantsesez

Iraupena: 60 min (filmaren proiekzioa: 15 min)

Publiko guzientzat, 9 urtetik goiti

Zein pelikula ikusi ote dira Ortzaizeko zine gelan? Zein irudi? Eta, Donibane Lohizuneko Le Sélect aretoan? Norbaitek film bat kontatzen dizunean, hitzak irudi bilakatzen dira: japonesak atun  arrantzan, Cadillac eder bat, zerua blu. Irudiak pantailatik atera eta bizitzan sartzen dira. Elkarrizketa pantailarik gabeko zine areto bihurtzen da. 

 

"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketaren karietara, Lur Olaizola (Donostia, 1988) filmegileari ahozko memorioaren gaia esploratzea eskatu zaio. Bere gogoeta eta irakurketa pertsonalak aurkeztutako lanaren bitartez eskaintzen dizkigu eta gaualdi berezi horretan publikoarekin partekatuko ditu.

Xehetasunak

Euskal kultur erakundea: 05 59 93 25 25

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.