Iturria: Kulturklik.eus ataria

Lubaki lainotsua (estreinaldia)

Lubaki lainotsua (estreinaldia)

Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be,....badirudi dana bare-bare dagoala. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu.

Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko dauan gutuna ailegatzen jako postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakotxaren onena eta txarrena azaleratuko dauz, maitasuna, heriotza, bildurrak, gupidea, gorrotoa, frustrazinoak...

Belaunaldien arteko talkea. Zahar eta barriaren arteko komunikazinoa, norberaren bizitza balioan jartzea, trantsizino naturalearen aurkako eta aldeko argudioak.....Tira! Bizitza bera, muzturretatik kontatuta.

  • Ideia: ATX Teatroa
  • Zuzendaritza: ATX Teatroa
  • Kanpo begirada: Ximun Fuchs
  • Antzezleak: Javier Barandiaran, Maren Basterretxea eta Miriam K. Martxante
  • Soinu espazioa / musika: Gartxot Unsain Letona
  • Argiztapen diseinua: Ion Chavez
  • Teknikaria: Xabino Alkorta
  • Jantziak: Marodi Sorkuntzak
  • Argazkiak: Ainhoa Resano
  • Kartela: Ezequiel Dawson
  • Ikus-entzunezkoak: Panarama
  • Ekoizpena: ATX Teatroa
  • Eszenografia: ATX Teatroa
  • Banaketa: ATX Teatroa
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Euskal Hirigune Elkargoa, Donostia Kultura, Kulturaz Kooperatiba, Mauleko Udala, Azpeitiako Udala, Errenteriako Udala, Igorreko Udala.

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)