Lurdes Iriondo, euskal kanta berriaren aitzindaria
Leire eta Intza CASAMAJOU ELKEGARAI, Sohüta-Hokiko pastoralaren idazleak
1960. hamarkada Euskal Kantagintza berriarena izan zen, munduan zehar aldarri sozial eta politiko berriena izan zen bezala. Hego Euskal Herrian erregimen frankistak ezartzen zuen nazio zapalkuntza. Euskararen debeku eta zokoratze giro hortan altxatu ziren boz berriak, herriaren nazio izaera politiko eta kulturala kantuz transmititzen ahalegindu zirenak. Horietakoa izan zen Lurdes Iriondoren boz berritzaile, indartsu eta lilluragarria. Zenbait urtez bakarka ibili zen gitarra besapean, eta sekulako arrakasta bildu zuen kantaldiz kantaldi. Kontatzen denaz, “dei guziei erantzun ezinik”. Ez Dok Amairu kultur mugimenduaren sortzaile eta eramaileetakoa ere izan zen, gaur egun biziki ezagun izaten jarraitzen duten hainbat gizonen artean. Haren figura, haatik, urteekin eskapatu zaigu… Publikoan agertzea utzi ondoan, euskarazko haur eta gazte literatura idazten aritu zen halako lanik batere egiten ez zen garai batean. Hots, aitzindaria izan zen, kantagintzan ez ezik euskararen transmisioari dagozkion beste hainbat arlotan ere. 2026ko udan Sohütako herriari egokituko zaio pastoralaren aurkeztea, eta Lurdes Iriondo zenaren bizitza aipatzera agertuko dira taula gainetara. Zer rol joka lezake pastoral batek historia horren kontaketan? Eta zer rol Lurdes Iriondoren bizia kontatzeak Sohüta bezalako herri batean?
Xehetasunak
Otsail Ostegunen karietara
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.