Maitasunaren itxiera
Bereizte bat. Eneko eta Miren. Lehenak hitz egiten du eta bigarrenak aztoraturik entzuten du. Gero, bigarrenak hitza hartzen du eta lehenak haren egia entzuten du. Bi antzerkilari, Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga. Bi bakarrizketa, bi bloke, hitzaren botereak eta isiltasunaren minak arraildu espazio leun batean. Clôture de l’amour antzezlanaren euskarazko lehen bertsioa da hau, eta Pascal Rambert idazleak berak taularatu du. Gaitzeko antzerki-balentria!
Agertokiaren hegal arras hotzetara sartu eta berehala, Enekok Mireni jakinarazten dio bereiztu behar direla. Mirenek Eneko entzuten du, gorputza tiran. Enekoren bakarrizketa luzea da, eta bikote baten historiaren krudeltasuna gordinki adierazten du. Gelditu gabe, gizonezko pertsonaia harrigarri honek hitzak zehaztu, digresioak egin, ironiaz mintzatu, erabakiak hartu eta maitatu zuen eta oraindik maite duen emakume hau eleen bidez hiltzen du. Gero, sakonki zauritua den emazteak hitza hartzen du, azkenean. Gizonari ihardesten dio eta harekin guduka hasten da, haren indarkeria, mintzamolde gogor, hitzezko muturreko eta emaztea menperatzeko moldeen kontra. Bigarren monologo horretan, gizonaren botereari buru egiten dio. Hala, Maitasunaren itxiera buruz buruko eztabaida justu bat da. Hitzen gerla horretan, batak bestea entzutean isilik egoteak aukera ematen du ikusteko gorputzak nola kontuan hartzen duen bikotearen bereiztea, nola korapilatzen den, baina nola harrotasuna eta bizi sena atxikitzen duen ere. Antzerki garaikideko paregabeko antzezlana da hau, munduko autore eta taula zuzendari interpretatuenetarik batek idatzia. Maitasunaren itxiera sakon eta barne-barnetik mintzo zaigu. Ahaztezina.
- Testua, zuzendaritza, eszenografia, argiak eta jantziak: Pascal Rambert
- Itzulpena eta bertsioa: Eneko Sagardoy, Danele Sarriugarte
- Antzezleak: Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy
- Zuzendari laguntzaileak: Lucia Astigarraga, Nagore Navarro
- Eskerrak: Jordi Buxo eta Teatro Kamikaze
Xehetasunak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.