Mandotik astora

- Mandotik astora antzerkia emanen du Izturitzeko Artetxea elkarteko talde batek
Guillaume Irigoienen idazlana berpiztu dute, Peio Berterretxe Makear taula zuzendariaren laguntzarekin
- Lehen partean: Antton eta Mariaren motoa (Pantzo Hirigarai)
Mandotik astora antzezlanaren aurkezpena:
Euskal Herriko herrixka xume batean, erronka nagusi bat dago jokoan herriko kontseiluan: azken botzetan hitzeman Pekogaineko bidearen berritzea nola finantzatu. Jaun mera, axuanta, idazkaria eta DDEko teknikaria, denak hor dira aferatuak. Eta horra bat batean, herritar ohi bat agertzen zaioela, Pekogaineko harpeari buruzko proposamen batekin. Ezin ukatua den proposamena. Bakotxaren interesak elikatuko duen proposama. Edo kasik...
Antzerki hau idatzia izan den garaian, Garapen Kontzeilua abiatzen ari zen eta berarekin, gure bazterren « dezanklabatzeko » proiektuak. Testuak argitan jartzen du, fikziozko garapen proiektu baten aipamenaren bidez, zer nolako harreman sendoak izaiten ahal diren hautetsi, kazetari, enpresa buru eta funkzionari zonbaiten artean. Herria eta interes publikoaren onerako, erran gabe doa. Antzerki huntako aipamenak fikzio hutsezkoak dira bistan dena, eta kasualitatez baizik gaur eguneko egoera batzueri pentsarazi lezakete.
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)