Marrumaka

Marrumaka
© Marrumaka

Atzoko, gaurko eta biharko mitologiak ospatuko dituen ekitaldia.

2 egunez eta 2 arratsez, antolatzaileek lezeetan iraganen den asteburua besta herrikoi moduan pentsatu dute. Musikak, dantzak, mintzaldiek eta hainbat hitzorduk osatuko dute egitaraua. Egunean zehar, lezeetako eremu osoan, dantza, tailerrak eta animazioak izanen dira.

Arratsean, musika eta besta lezearen arkupean Usopopen eskutik. Munduak uztartzen diren lekuan, elgarrekin biharko kondairak kanta ditzagun eta Behigorri MARRUMAKA has dadila!

Xehetasunak

  • Sarako Lezeek eta Usopopek antolaturik.

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)