Melusine, gure ondare ttipia

Melusine, gure ondare ttipia
© Ospitalea

Zer gertatzen da Monumentu Historiko gisa babestuak ez diren monumentuekin ?

Alta, gure herriak eta kanpañak eihera, latsagi, baserri eta iturri batzuez beterik daude, iraganaren lekuko direnak ; bainan hauen begiratzea ez da segura, ez baita araurik eta maiz biziki pizua baita honen ardura duten herri edo partikularrentzat.
Mélusine, batez ere 2021az geroztik Departamenduak garatutako dispositiboa da, babestu gabeko eraikitako ondare ttipiaren berritzea laguntzeko eta diruztatzeko.

Ospitalean aurkeztua den erakusketak ondare aberastasuna kontserbatzeko eta baloratzeko iniziatibak goraipatzen ditu, gure lurraldeko materialen, jakintzaren eta tekniken bidez.

Xehetasunak

Tfnoa: 05 59 37 97 20

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.