Mitogaua

Mintzaldiak Anuntxi Aranak eta Philippe Laplacek emanik eta Irati filmaren proiekzioa

Gaualdi oso bat euskal mitoen, errituen eta sinesmenen inguruan.

Bi hitzaldirekin hasiko da:

  • Anuntxi ARANAk aztertuko du nola biziraun duen mendez mende euskal mitologiak, erlijio et sinesmen dominanteen eragina gorabehera.
  • Philippe LAPLACEk euskal megalitoetan barna eramanen gaitu bidaia ilustratu batean eta gordetzen dituzten antzinako mito eta errituak azalduko dizkigu, geo-biologiaren ekarpenari buruzko gogoeta bat abiatuz.

IRATI filmaren proiekzioa, kanpoan: Bi aurkezpen horien ondotik, gaualdiak kanpoan segituko du, lezearen sartzearen parean, ilundua izanen delarik, euskal mitologiaren munduan murgilduz IRATI filmaren bidez. Paul URKIJO ALIJOren film arrakastatsuak abentura liluragarri bat kontatuko digu, Erdi-Aroko historia eta fantasia uztartuz antzinako sinesmenak ezagutaraziko dizkiguna Iratik gidatuko duen Enekoren bidaiaren bidez, herri pagano baten giristinotzearen hastapenetan.

(Oharra: Publiko guzientzat abisuarekin/Bortizkeria eszena batzuek ikuslego sentibera nahasaraz dezakete)

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.