"Munstroak sortzen direnean" dokumentala

"Munstroak sortzen direnean" dokumentala

Azaroan Biarritzen iragaitekoa den Canon Francais-aren banketea azken aldian igaiten ari diren ideia erreakzionario eta faxisten erakusgarri da. Horren kontrako dinamika baten baitan, Ipar Euskal Herriko kontseilu sozialistak Munstroak sortzen direnean dokumentala proiektatuko du. Europako hainbat herrialdetan, faxismoaren igaitea eta haren kontrako borroka ditu aipagai.

Dokumentalean euskara eta beste hainbat hizkuntza badira, eta azpitituluak euskaraz eta frantsesez. 

Xehetasunak

Tfnoa: 09 88 54 57 47

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.