Museoa urtu
Euskal Museoak Sabine Cazenave museoko zuzendari-kontserbatzailearen Museoa urtu hitzaldia aurkezten du.
Kontatuko du nola, heldu den ekainean, Nader Koochaki artistak eginiko instalazioa museoko bilduma iraunkorran sartuko den.
Museoa Urtu 2021etik Baionako Euskal Musean egonaldian den Nader Koochaki artistaren proiektu garaikidea da. Museoko eta Gordailuako ikerketa bildumetatik jasotako antzinako metalak urtu zituen eta ardien lepo inguruan lotuko ziren berrogeita hamar joare inguru sortu. Artzainak bilakatu ziren joare horien gordailuzainak. Joan diren hilabeteetan, artalde guzien soinua, banan-bana grabatu ditu Naderek, Soineko Paisaia obrarako erabili duen metodologia errepikatuz eta artaldeen soinu artxiboak Zuberoako lurraldean sortuz.
Xehetasunak
Tfnoa: 05 59 59 08 98
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)