Neomak + Julie Rouault
2021ean sortu zen Neomak taldea. Euskal folklorea eta ikerketa elektronikoak nahasten ditu, musika errotua zein irekia sortuz. Euskal Herritik Asia eta Kaukasora eraman zituen lehen diskoaren aurkezpen bira egin ondoan, taldeak bere bilakaera artistikoarekin aitzina segitzen du. Gaur egun, lau kantarik osatzen dute taldea, eta eszenatokian beste bi musikarik laguntzen dituzte. Neomakek Lazturak Orbain aurkeztuko du, aldaketak, hausturak eta barne oldarrak biltzen dituen disko berria, soinu-mundu berritu bati forma emateko.
Eta lehenago: Julie Rouault, kantagile kantariak euskara eta frantsesa nahasten dituen pop sentikorra eskaintzen digu Eklore diskoarekin.
Xehetasunak
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.