Niko Etxarti omenaldia
"Iparra galdu gabe" kultura-ekimenaren 25. urteurrena.
Getxoko Udalak eta Euskal kultur erakundeak elkarlanean antolatzen dute, Getxoko kulturako eta euskalgintzako eragile ugariren laguntzarekin, horren helburua dela Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko loturak sendotzea kulturaren eta euskararen bidez.
Ospakizun berezi honetan, Zuberoako musikariak gonbidatutako artista talde zabala izango du alboan. Oholtzan lagun izango ditu Hapa-Hapa taldea, 1980ko hamarkadaz geroztik bere ohiko taldea, Robert Larrandabürü eta Dominika Eiheraberri, Zuberoako kantu tradizionalaren adierazleak, Anje Duhalde, euskal folkaren eta rockaren izen handietako bat, Xabaltx kantautorea, euskarazko kultur eszenako erreferentea eta Anne Bidalun abeslaria.
Haiekin batera ariko dira Xabi Leon teklatu-jotzailea, Etxarten ohiko kolaboratzailea, Süne, Huntza taldeko abeslari izandakoa eta gaur egun bakarkako ibilbidean murgilduta dagoena, Pello Artabe, Eskean Kristö taldeko abeslaria, eta Getxoko ordezkari gisa, Irantzu Garamendi, folkari lotutako abeslari, flauta-jotzaile eta konpositorea eta Ainhoa Aranburu, Bidean Erromeriako klarinete-jotzaile eta abeslaria.
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.