Nola lagundu euskara dakien haurra, euskara jakin gabe ere ?
Haurrak ikastolan edo elebidunean dituztenentzat
Bi oreneko tailerrean, oinarrizko zenbait gai landuko dira modu praktiko eta dinamikoan: ahoskera, guraso eta haurren arteko esaldi errazak, baina baita helduaren lekua eta eginkizuna ere ikaskuntza-prozesuan.
Izan ere, euskalduna izan gabe ere, guraso batek uste baino anitzez gehiago egin dezake bere haurra laguntzeko: hizkuntzarekiko interesa erakutsi, egunerokoan hitz eta erran molde batzuk erabili, euskarazko trukeak sustatu eta eskolatik kanpo euskara entzun eta erabiltzeko aukerak sortu.
Saioaren helburua gurasoei gako eta tresna erraz eta praktikoak eskaintzea da, seme-alabarekin batera euskararen ikaskuntza-prozesu honetan aktiboki parte har dezaten.
Xehetasunak
Tfnoa: 05 59 01 00 81
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.