Nora

Nora

Nora filmaren proiekzioa eta topaketa egilearekin

ESPAINIA, FRANTZIA | 2020 | 1:40 JB-AN | LARA IZAGUIRREK ZUZENDURIK, ANE PIKAZA, HÉCTOR ALTERIO, RAMÓN BAREAREKIN

Nora, 30 urtekoa, Nicolas haren aitatxi argentinarrarekin bizi da eta Meri bere adiskidearen haurrez usu arduratzen da. Horoskopoa idazten du herriko aldizkarirako, bere ametsa idazle bidaiaria izatea bada ere. Aitatxik, hiltzean auto zahar bat uzten dio. Nahiz eta gidari trebea ez izan, road trip baterako abiatzen da Nora Euskal Itsasbazterrean gaindi... Irudiak gehien bat Hendaia eta Donibane Lohizuneren artean eginak izan dira NORA filmarako, Ane Pikasa aktoreak xarma handiarekin antzeztu hogoita hamar urteko gazte baten nahigabeetan murgiltzen gaitu...

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.