"Nun habila Perkain?" dokumentala + "Nola gure historia gureganatu eta transmititu?" mahai ingurua
Egitaraua
1) Aldudeko ibarreko euskal pilotaren historiari buruzko Nun habila Perkain? bideo dokumentala
Egilea: Mikel Erramouspé
Aldudarrak kultur elkartea hasi da dela 4 urte, Aldude eta hauzo herrietako historioa eta bizia erakusten dituzten irudien biltzen. Lekuko pilotaren historio aberatsa ikertzea eta zabaltzea 4 dokumental bideo bidez hautatu du. Nun habila Perkain? lehen dokumentalean, Mikel Erramouspé errealizatzailea entseatzen da Perkain pilotari mitikoaren hobeki ezagutzea. Frantses iraultza denbora nahasi hortan bilatuz zer pasatu den xuxen hiru herri hauetan. Mendiz mendi ibiliko da Banka Aldude eta Urepelen gaindi bainan inkestak eramanen du ere Auritz Berri, Itsasu eta Tolosa alderat. Zerbaitetarat helduko dea?
- Euskaraz, azpititulatua
- Iraupena: 52 min
- Ondoren eztabaida
2) Nola gure historia gureganatu eta transmititu? mahai ingurua
Parte hartzaileak:
- Pantxika Maitia (moderatzailea)
- Argitxu Camus Etchecopar (Euskal Etnopoloaren koordinatzailea - EKE)
- Mikel Erramouspé (Non habila Perkain? dokumentalaren egilea)
- Antton Curutcharry ( Historio erakasle, Elkargoko Euskara eta Gaskoniako hizkuntza politika - Kultura eta kultur ekipamendu komunitarioen lehendakariordea)
Xehetasunak
Mintzalasai kari
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)