Oihana

Oihana
  • Itzuli konpainiaren Oihana ikusgarria
  • 10 urtetik goiti
  • Iraupena: 50 minutu

Hamar urtetik gorakoei zuzendu euskarazko antzezlana da Oihana. Zientzia fikziozko eta sorginkeriari buruzko istorioa da. Gero hurbilean, Oihana eta bere ama adimen artifizialek gidatu etxe batean bizi dira, kanpoko mundua arras kutsatua eta natura lanjerrean direla. Baina, haurrak oihan mitologikoen eta sorginen entzutea ukan du...

Oihanaren munduan, gizakiek hainbeste eta hain azkar kutsatu dute planeta, non jende guzia etxeetan hetsirik bizi baita. Gizakia fida zaie etxeak kontrolatzen dituzten eta egoiliarren nahiak ere aitzinetik asmatzen dituzten adimen artifizialei. Baina, 15 urterekin, Oihana bere buruari galdezka ari zaio… Oihan sakratu hura existitzen ote da? Sorgin horiek, nor izan ziren eta nor dira? Ametsaren bidez bidaia ote daiteke?

Bi mundu paraleloren artean jostatuz, zientzia fikzio soziala sorginkeriaren gaira ekartzen du Itzuli konpainiak. Euskal Herriko historiatik abiatu da, Zugarramurdiko herritik, non ustezko sorginak erre baitzituzten. Baina, hau ez da distopia bat! Izan ere, arbasoen usaiek argituko duten etorkizuna irudikatu nahi izan dute Itzuli konpainiako artistek. Pantaila eta irudien mundu batean, Oihana ikuskizunak lehenesten ditu off-eko bozak eta argiak, dantza –adierazpen eta transmisio molde gisa– eta asmatutako zeinu hizkuntza. Bilaketa pertsonal orotarako kolektiboak duen garrantzia kontatzen du, fikzioan zentzua eta itxaropena sustatuz. Oihanarekin, emazte ahaltsuak kausituko dituzu!

Idazkera eta taula zuzendaritza: Maryse Urruty — Antzezleak: Arantxa Hirigoyen, Barbara Rivas, Joana Olasagasti — Eszenografia, jantziak: Francisco Dussourd — Zuzendaritza teknikoa, argiak: Aitz Amilibia — Musika: Paula Olaz — Koreografia: Eneko Gil — Eraikuntza: Ponpon Cazaux — Itzulpena eta Goi-titulazioa: Txomin Urriza Luro

Koprodukzioa: Itzuli | Atx Teatroa | El Punto Gunea | Akitania hegoaldeko eszena nazionala | Euskal Hirigune Elkargoa

Sustenguak: Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa Euro-Eskualdea | Pirinio Atlantikoetako Departamendua | Euskal kultur erakundea | OARA | Baionako Hiria | Théâtre des Chimères | Hendaiako Hiria | UPCP-Métive | URFR Moulin du Marais

Xehetasunak

Euskaraz, frantsesezko gaintituluekin

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.