Ondarea eta sorkuntza: begirada gurutzatu bat kontalaritzari

Ondarea eta sorkuntza: begirada gurutzatu bat kontalaritzari
Leire Diaz de Gereñu Lasaga

Osasun egoera dela eta, Euskal etnopoloaren 2020-2021eko mintegiaren abiatzea 2021eko urtarrilaren 21era atzeratu da eta on line eginen da. Leire Diaz de Gereñu Lasagak, doktore eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketa Saileko irakasleak (UPV / EHU), « Ondarea eta Sorkuntza: begirada gurutzatu bat kontalaritzari » gaiari buruzko mintzaldia proposatuko du.

Mintzaldi honen helburua egungo euskarazko ahozko kontalaritzan ondareak eta sorkuntzak duten lekuaz hausnartzea da, azken hamarkadetan euskarazko ahozko kontalariek bersortu duten mintza jardunen azterketaren bitartez.

Egoera ikusirik, lehen hitzordu hori telematikoan eskainiko da Zoom aplikazioaren bidez.
Mintzaldia segitzen ahalko duzue ondoko loturan sakatuz :

Bost minutu lehenago konektatzea komeni da.
Euskaraz, bapateko itzulpena frantsesez.

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.