Ondarearen Egunak Azkainen

Ondarearen Egunak Azkainen

Egitaraua

  • Irailaren 16an, ostiralarekin, Tipularen sehaska kanta, Lander Garro-ren dokumentala, 20:30etan Biltokin. 83mn. Euskaraz eta azpitituluak frantsesez

Diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarenera joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso den ororentzat bide oso zaila edo ezinezkoa da. Lander Garro, zuzendaria, kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana joanga da, zer ondorio duen hobeki ulertzeko. Diskurtso politikotik harago doan hizkuntza erabiltzen du, osasunerako eskubiderik ez duten presoen indefentsioa emozioen ikuspegitik esploratuz, artefakto zinematografkoaren baten bidez. Film politikoa baino gehiago film artistikoa da Tipularen sehaska kanta, lehen pertsonan eta hesteetatik kontatua. 1942An kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren “Nana de la cebolla” olerkitik abiatuta, analogia historikoa egiten du filmak : 1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, zentzurik ba ote du gaur ?

Filmaren proiekzioa Lander Garro zuzendariaren aurrean egingo da.

  • Irailaren 17an, larunbatarekin, Apaiz kartzela dokumentala, Biltokin. Iraupena : 85mn - Euskaraz eta azpitituluak frantsesez. Zuzendariak : R. Lizartza, D.Pallarès, O. Arançabal

1968 eta 1976 artean 50 bat apaiz (gehien gehienak Euskal Herrikoak) kartzelatu zituzten Francisco Franco diktadorearen errepresioaren aurkako jarrera erakusteagatik. Sermoietan diktaduraren zapalkuntza salatzeagatik hamabi urteko kartzela-zigorrak jaso zituzten apaiz horiek nekez ahaztuko dituzte nazioarteko komunikabideetako albistegiek 1973. urtean eman zituzten mutinaren irudiak. Izan ere, Zamorako (Espainia) konkordatu-kartzelari su eman zioten bertan preso zeuden apaizek.

Honako hau mundu osoan izan den apaiz kartzela bakarraren historia da, Francoren diktadura faxistaren eta Vatikanoaren artean sortua konkordatua zela eta. Eskubide zibilak defendatzeagatik kartzelatuak izan eta tunel bat beren eskuez eginda ihes egiten saiatu ziren apaizen historia. Hamarkada batzuk beranduago, diktadorea aspaldi hil zen arren, gure protagonistek eutsi egiten diote memoriari, gertatutako guztia ahanzturan eror ez dadin. Luzea da Zamorako espetxean preso egondako abadeen zerrenda, eta horietako askoren testigantzak bildu dira dokumentalean: Xabier Amuriza; Josu Naberan; Juan Mari Zulaika; Eduard Fornés; Julen Kaltzada; Jon Etxabe; Periko Solabarria; Periko Berrioategortua; Juan Mari Arregi; Martin Orbe; Felipe Izagirre; Lukas Dorronsoro; Vicente Couce; Nicanor Acosta; Mariano Gamo; Josep Maria Garrido; Andreu Vila; Jose Antonio Calzada; Lukas Dorronsoro; Mikel Zuazabeitia eta Pablo Muñoz.

Xehetasunak

Azkaingo Herriko Etxea: 05 59 54 68 30

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)