Ondarearen Egunak Donibane Garazin
2026ko Ondarearen Egunen gaia Ondarea lanjerean izanki, Donibane Garaziko hilerri zaharrari buruz mintzatzea begi-bistakoa zen. Urteak dira zaharberritze-lanetan ari direla, Herriko Etxearen eta Lauburu nahiz Terres de Navarre elkarteen laguntzari esker. Aitzineko urteetan bisitak egin badira ere, aurten ikuspegi poetikoago eta originalagoa proposatuko da, historiaz eta istorioz beteriko hilerri honi beste begirada bat eskaintzeko.
Testuak Eric Le Blayren eta PoeziGara kolektiboko kideen eskutik izanen dira, eta Jean Christian Irigoyenek musikaz lagunduko ditu. Ezagunak diren hilobi batzuk aipatuko dira, baina hilobi anonimo eta desagertuei arreta berezia eskainiko zaie, ondare hori arriskuan egon dela eta oraindik ere arriskuan dagoela erakusten baidute. Ibilaldi poetiko eta musikalaren amaieran, publikoak Terres de Navarre eta Lauburu elkarteetako kideekin mintzatzeko parada izanen du. Bertan izanen dira zenbait familiaren historiari, haien ikerketa-lanari eta hilobien arkitekturari buruzko galderei erantzuteko.
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.