Patxi Laskarai "Gure bazterrak"

Patxi Laskarai "Gure bazterrak"

Patxi Laskarai Nafarroa Behereko Lekunberri herrian sortu da. Ondotik, arte plastikoen inguruko ikasketak Baionan eta Pauen egin dituen argazkilari hau, Donibane Lohizunen finkatu da. Bere lan profesionalaz gain, etengabe Euskal Herriko bide eta bidexkan zehar sormen, sentsibilitate eta edertasun artistiko bila ibiltzen da. Usaian ez baldin baditu izaki "animatuak" argazkitan hartzen ere, Patxi Laskarai-ren lanak bitxiki biziz beteak dira. Argiaren, zehaztasunaren, giza itxura eta "eraikuntzen" argazkilari honen obrek objektu eta toki animatuak, argazki baten denboran harrapatu mugimendu batzuk erakusten dizkigute.

Xehetasunak

Le Rocher de Palmer-ek antolaturik, Euskal kultur erakundearen eta Etxepare Institutuaren partaidetzarekin

Kultura eragileak

Gure newsletterak dohainik emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)