Peliküla dokümental festibala #4

Peliküla dokümental festibala #4
Irudia: Jan Alexander (Pixabay)

Egitaraua

2026/10/04

  • 17:00: Non dago Mikel?

 Iraüpena: 80 min

 Egileak eta solasaldia: Amaia Merino & Miguel Ángel Llamas

1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen Guardia Zibilak Mikel Zabalza eta 20 egun geroago azaldu zen bere gorpua Bidasoa ibaian. Egia jakiteko eskubideari buruzko dokumentala. Bere hilketa eta 35 urte geroago bere familia oraindik egiaren bila dabil.

  •  19:30: Dirakiren kontzertua

2026/10/11 

  •  18:30: Donbass: gerra Europaren bihotzean

Iraüpena: 44 min

Egileak: Mikel Agirre eta Ibai Trebiño

2014ko otsailean Kieven izandako protesten ondoren, estatu kolpea izan zen Ukrainan. Horrek egoera politiko ekonomiko eta sozialean aldaketa sakonak ekarri zituen. 2014ko apirilean, Kieveko agintari berriak onartzen ez zituzten Luhansk eta Donetseko herritarrak altxatu egin ziren, eta erantzun moduan, Ukrainako Gobernuak Donbasseko Gerrari hasiera eman zion. Europako kazetari gutxik jaso zuten lehen eskuko testigantzen bitartez, Mendebaldeko masa komunikabide gehienen isiltasuna gainditu nahi izan dute Ibai Trebiñok eta Mikel Arregik dokumental honetan.

2026/10/18

  • 18:30: Nun habila Perkain? (II)

Iraüpena: 52 min

 Egilea eta solasaldia: Mikel Erramouspe

Aldudarrak kultur elkarteak lekuko pilotaren historia aberatsa ikertzeko eta zabaltzeko helburua duten lau dokumental aterako ditu. Horien artean lehena da «Nun habila Perkain». Mikel Erramouspe errealizatzailea entseatzen da Perkain pilotari mitikoaren hobeki ezagutzea. Frantses iraultza denbora nahasi hortan bilatuz zer pasatu den xuxen hiru herri hauetan. Mendiz mendi ibiliko da Banka, Aldude eta Urepelen gaindi, bainan inkestak eramanen du ere Auritz Berri, Itsasu eta Tolosa alderat. Zerbaitetarat helduko dea?

2026/10/25

  •  18:30: (Nora)Bidean

 Iraüpena: 51 min

Egilea: Xaví Bosh

Bidasoa ibaia Europako muga ikusezin bihurtzen da. (NORA)BIDEANek isilean zeharkatzen den ibilbide prekarioa, kontrolen itzalak, laguntza sareen keinuak eta burokraziaren labirintoa argitara ekartzen ditu. 

Xehetasunak

Pitxu Gaztetxeak antolaturik

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.