Pez Limbo "Harri Orri Ar"

Pez Limbo "Harri Orri Ar"
© DR

"Euskal Herrian, eskola baten patioan. 7 pertsona jostatzen ari dira. Ez dute elkar ezagutzen, bainan hor dira, espazio horretan….oraindikan ezagutzen ez dugun arrazoin batengatik". Horrela hasten da ikusgarria, aski aipatzen ez den euskal gatazkaren gaiarekin, edo hobe erranik, euskal gatazkak. Ze alderdi politikoaz giren errateko beldurraz mintzo da ere proposamen hori. Elkar bizitza aspaldidanik konplexua izan da Euskal Herrian bainan gaur garaia da elkar biltzeko, elkar hitz egiteko, elkar aurkitzeko bakotxak bere iritzi eta ideologiekin.

Maria Goyricelayaren « Harri Orri Ar » testua aukeratua izan da Antzerkigintza berriak / Nuevas dramaturgias programaren kari. Programa horrek Donostiako Victoria Eugenia Antzokia, Bilboko Arriaga Antzokia eta Gasteizko Antzoki Zaharra biltzen ditu.

  • Emanaldia euskaraz frantses itzulpenarekin
  • Testua eta taula zuzendaritza: Maria Goiricelaya, Ane Pikaza
  • Euskal bertsioa : Patxo Telleria
  • Antzezleak : Iñake Irastorza, Nagore Gonzalez, Martxelo Rubio, Josune Velez de Mendizabal, Jontxu Martinez, Haizea Baiges, Egoitz Sanchez / Aitor Borabia
  • 80’
  • Denentzat 

Xehetasunak

  • Ibilki dispositiboak antolatu programazioaren barnean
  • Hego Akitaniako eszena nazionalarekin partaidetzan
  • Txartelak: www.scenenationale.fr/ 05 59 59 07 27

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.