Mairu antzerki tailerra "Pinpilinpauxa horiak"
Mugako ostatua da Pinpilinpauxen Benta, eta Maritxu bertako nagusi eta langilea. Sua piztu da inguruko mendi eta basoetan, eta suak inguratu du ostatua. Bertara doan
errepidea zein gainerako bide guziak moztuta daude. Komunikabide guziak ere erori dira.
Isolaturik geratu dira, Maritxu bezala, bertan dauden bezero guziak ere. Zazpi tximeleta etxaldean preso. Horietariko bakoitzak, bere alderik ederrena erakutsi nahi
izanagatik ere, iraganeko har bat darama berarekin. Beraien arteko mesfidantza areagotu baino ez denean egiten, nor bere kapuluan sentitzen da seguruen, baina bezeroetako bat hilik aurkitzean kanpoko garrak sartuko dira benta
barrenera ere.
- Denentzat
Zuzendaritza: MAIRU (Manex Fuchsen laguntzarekin)
Testua: Gaizka Sarasola
Antzezleak: Ritxi Abril, Josune Etxepare, Itziar Telletxea, Gaizka Sarasola, Juanen Saralegi, Ainara Ribera eta Iban Garro
Argi diseinua: Andoni Mendizabal
Soinu diseinua: Ibai Gogortza
Eszenografia: Livory Barbez, Jon Lopez, Martxel Rodriguez
Xehetasunak
- Ibilki programaren karietara
- Azkaingo Herriko Etxearekin partaidetzan
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.