Pontx pailazoa "Denak plazara!"
Goizean goizik, herritarrak esnatu berri direla, herriko dendariak ere plazan dira. Pontx, ikusleekin plazan elkartuko da bere lagun baten dendan laguntza eskaintzeko. Saltzaileak Pontxi dendaz arduratzeko kargua emango dio, ondoko herrian erosketa batzuk egin behar baititu. Pontx saltzaile lanetan nola moldatuko ote da ? Pailazoak, ikusleen laguntzarekin dendaz arduratu beharko du. Bisita ere jasoko dute, herriko alkatea etorriko baita plazara denda itxi nahian. Pontxek eta lagunek ahaleginak eta bi egin beharko dituzte auzapezak herri txikiko denda itxi ez dezan. Lortuko ote dute herriko giro alaia eta herriko denda txikiek biziarautea ?
- Clown antzerkia
- 60’
- Publiko guzientzat
- Taula zuzendaria: Joanes Echeveste
- Aktoreak: Joanes Echeveste / Alazne Etxeberria
Xehetasunak
- Kanboko Herriko etxearekin partaidetzan
- Frank Suarez (EKE): 05 59 93 38 76 / frank.suarez@eke.eus
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.