Pontx pailazoa "Gelara"
Klaseko txirrinak jo du eta eskolara berandu iritsi da Pontx. Lagunekin elkartu eta egunari aurre egiteko prest dagoela, irakaslea ez da agertu; gaixotu egin da. Pontxek iraskale kargua hartuko du eta ikaskideekin egun osorako lana betetzea izango du helburu. Matematikak, jolasa, zientziak, musika, eta irriarekin batera, ikasteko momentu ideala partekatuko dute ikasgelako lagunek. Umorea, magia, kantua, irria eta sorpresak batzen dituen ikuskizuna da.
- Haurrentzako pailazo ikusgarria, 3 urte baino gehiagokoentzat
- Antzezlea: Johanes Echeveste
Xehetasunak
- Urruñako Herriko Etxearen partaidetzarekin
- Herriko Etxea: 07 86 54 32 14 / i.josie@mairie-urrugne.fr
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.