"Roxali" antzezlana

"Roxali" antzezlana

Antzerkia

P. Larzabalek Roxali antzerkia 1970an idatzi zuen, 68ko gertakarien ondotik. Roxali, neska protagonista nagusia, gazteria berri hortakoa da. « Askatua ». Familiari, poliziari, medikuntzari eta hainbeste podereri zor zitzaion larderia uzkailtzen du. Abentura arriskugarrieri buru egiteko bizkar hezur sendoa behar du. Gazte-gaztea izanagatik, dudazko geroaren beldurrarekin, sustengu eskasarekin azkenean kinka txarrean gertatuko da. Nork du salbatuko ? Hainbeste arbuiatu eta gutietsi duen Amak ! Sinbolo errankorra, iraunkorra. Antzerkia gora-behera irringarriez josia da, nahiz-eta agerraldiz agerraldi egoera kezkagarria bilakatzen den ...

Taula zuzendaria

Taularatze lana Jean Louis Negelouak egina du, bere betiko esku finarekin, lehengo molde klasikoan. Antzerkiak berak manatzen duen maneran.

Jokolariak

Larrazkeneko Loreak taldea, Urepele, Aldude, Bankakoak dira. Badu orain dotzena bat urte inguru elgarrekin ari direla, berezkoa duten jeinu natural eta sendoarekin. Trebatuak izanik, aldi oro, plazer fresko batekin jokatzen dituzte bai antzerki irringarri bai dramatikoak. Eta nola ez, guk, publikoak jokolarien atsegin bera hartzen dugu.

Idazlea

Piarres Larzabal (1915-1988) apeza zen. Azken gerla denboran preso altxatua izan zen, ondotik erresistentzian sartzeko. Geroago Anai Artea elkartea sortu zuen Sokoan, hegoaldeko euskal iheslarien aterbetzeko. Hazparnen apez bikario gisa hasiz geroztik Piarresek geldi gabe antzerkiak idatzi ditu. Sekulako jitea zaukan antzerki baten sortzeko. Ehun eta dotzena bat obra ezagutzen zaizkio. Berrogei bat ongi ezagunak. Hastapenean libertitzeko idatzi bazituen, laster ohartu zen antzerkia baitezpadako tresna bila zatekeela gogoetak egiteko gizakiaren egoerari buruz. Halaber balio zutela kontzientziak iratzartzeko euskal gizarteari eta aberriari dohakienez. Nahiz eta egoerak eta pertsonaiak euskal Herrikoak izan, Larzabalen antzerkiek jendeen arazoak eta arimak sakonean hunkitzen dituzte ondorioz errex gaurkotu daitezke, neurri unibertsala hartuz.

Xehetasunak

  • Bixintxo elkarteak antolaturik
  • Tfnoa: 07 61 48 92 43

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)