Soinuenean behin
Herriko ikasleei zuzendu emanaldiak
Juan Mari Beltran laukotearen emanaldia
Soinuenean Behin…. Jolastu nahi? Has gaitezen. Zer da burruna? Nor da kanta honen protagonista? Alboka jotzeko horrelako aurpegia jarri behar al da? Anderrek zer dauka ahoan? Soinuenean Behin, Juan Mari Beltran laukoteak herri-musikaren txokoa zuregana ekarriko dizu eta erronka botata dago, nork asmatuko ditu erantzun gehien? Nor ausartuko da erronkan parte hartzen? Elkarrekin jolastuko al dugu? Adi egon, eszenatokian gertatzen den guztia ondo ikusi eta entzun, galderak eta erantzunak, soinu-tresnak, doinuak eta kantak,... Gurekin partida bat jolasteko prest ? Zatoz herri-musikaren txokora ! Soinuenean Behin.
- Juan Mari Beltran: xirolarrua, txalaparta, alboka, dultzaina, txistu-danbolina, xirula ttunttuna, txanbela
- Errege Belda: akordeoia, txalaparta, ahotsa
- Ander Barrenetxea: panderoa, txalaparta, ahotsa, danborra, kanabera, arxaluak
- Aitor Gabilondo: ahotsa, gitarra
Xehetasunak
Ibilki programaren karietara
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.