Telelanaren araubideak

Telelanaren araubideak

Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkarteei zuzendu webmintegi bat antolatzen du Telelanaren araubideak gaiaren inguruan.

Joan den urtetik, telelana gure lan ohiduretan sartu da. Esperimentazio moduan garatu zen, eta langile anitzek jasana den zerbait bezala bizi izan dute.

Larrialdia egoera gibelean utzirik, enplegatzaile batentzat praktika hori galdezkatzea interesgarria izan daiteke.

Lege testuak eta araubideak ez dira eskas. Elkarteentzat beharrezkoa da beraz beren aktibitateei egokitua den kuadro batean egin dadin.

Dena den, elkarrizketa soziala lehenetsi behar da antolaketa adostu eta eraginkor baten plantan emateko!

Informazio gaualdi horretan, 2 abokatu berezituk gaiaren inguruko teoria aurkeztuko dute, galderei erantzun aitzin.

Usaian bezala, parte hartzaile ezberdinen arteko solasaldiei toki garrantzitsua utziko zaie. Ez duda beraz zuen galderak aitzinetik helaraztea.

Gaualdia Ellipse Avocats kabineteak animatuko du eta webmintegi baten formatuan iraganen da.

Xehetasunak

  • Parte hartu nahi dutenek 2021eko martxoaren 3a arte dute EKE-ri izena emateko
  • Izen emateak eta argibideak: Maia Etchandy (maia.etchandy@eke.eus) / 05 59 93 38 72
  • Webmintegian parte hartzeko lotura izena eman ondotik bidalia izanen zaizue.

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.