Ttinka
- 0-7 urte bitartekoentzat
- Musika eta kantua
Belarri disketxeko partaidetzarekin, eskainitako kantu, musika eta ilustrazioz osaturiko diska- liburuxka da Ttinka proiektua. 24 kantu eta josteta kantuek osatzen dute lana. Gehienak sorkuntzak izanik ere, Haurrock taldeari esker gaur egun ezagun egin diren hainbat kantu atxeman daitezke.
Diska liburuxka proiektu huni loturik, Ttinka izen bereko ikusgarri ikusgarri honek musika, poesia, mimoa, kantua, objektu antzerkia eta emozioak uztartzen ditu. Euskara lantzeko, gozatzeko eta maitatzeko.
- Musika eta testuak : Philippe Albor eta Arantxa Hirigoyen
- Jokoa : Philippe Albor eta Arantxa Hirigoyen
- Marrazkiak eta ilustrazioak : Amaia Carrère
Xehetasunak
- Ibilki programaren karietara
- Izen emateak: : i-josie@mairie-urrugne.fr
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.