Txalo Produkzioak "Ene ba!"
Protagonista aita izango da lehen aldiz eta hori ospatzeko, arrebaren eta koinatuaren etxean afaria prestatu dute. Ana bikotearen zain diren bitartean, aitatasunak eragiten dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, umorea nagusi dela. Haur jaioberriaren izenaren berri izatean, aldiz, aho zabalik geratuko dira.
Egundoko kalapita sortuko du hautatutako izenak, gatazka bat bestearen atzetik sortzen delarik, eta pertsonaien arteko harremanak ezbaian jarriko dira. Trumoi hotsak eta txinpartak, baina umorearen ikuspegitik begiratuta.
- Egileak: Matthieu Delaporte, Alexandre de la Patelliere
- Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
- Antzezleak: Asier Sota, Mikel Laskurain, Ane Gabarain, Alazne Etxeberria, Jose Kruz Gurrutxaga
Xehetasunak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.