Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

Urte berri on amona!

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

Urte berri on amona!

Komedia beltza da Urte berri on amona!, Mari, amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen dituena. Mari amonak Maritxu bere alabaren arreta osoa bereganatzen du, beraz, Joxemarik –Mariren suhia eta Maritxuren senarra– amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabakiko du. Joxemarik bere emaztea ohartu gabe egin beharko du hori, Kintxo bere suhiaren laguntzaz. Hasiera batean lan erraza diruena, amonaren izaera dela-eta, ustekabeko egoerak sortuko dituen abentura bihurtuko da. Gatazka umorea baliatuta azaltzen du zuzendariak, baina hainbat gairi buruzko hausnarketa ere proposatzen digu; besteak beste, bakardadeari beldurra, balioen galera, norberekoikeria eta familiaren desegituraketa ditu hizpide.

  • Zuzendaria: Telmo Esnal
  • Ekoizpena: Fernando Larrondo, Xabier Berzosa, Iñigo Obeso eta Iñaki Gomez
  • Aktoreak: Montserrat Carulla, Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Pedro Otaegi, Kontxu Odriozola, Javi Alaiza.
  • Iraupena: 107 minutu
  • Hizkuntza: Euskara
  • Urtea: 2011

Xehetasunak

  • Euskal kultur erakundeak bultzaturik eta koordinaturik, Ortzaizeko Herriko Etxearen partaidetzarekin
  • Cinévasion elkartearen lan teknikoarekin
  • Zinema kanpoan zikloaren karietara

Gure newsletterak dohainik emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)